2011/03/24

LILIPAK LEGUTION

Martxoaren 13an, igandean, udaberria hasi eta astebete pasatxora, Brian Webster-ekin geratu gara Legution helburu xume batekin: Albertiako hegiaren basoan lilipa-eztanda ikusteko hain zuzen.
Hogei lagunok (bi txakurrekin) goiz eder batean elkarrekin topatzea disfrutatu dugu: hortxe Gorbeiako ikuspegi ederrak, hortxe historia-apunteak -lu-ebakien eskualdea zeharkatuz-, hortxe aritzen eta pagoen hainbat aleren dotorezia…
Naturaren zikloen xarma ere sentitu dugu: oraindik han-hemenka elurtegitxoak dituen baso lotian, non ernai diren bakarrak sahatsak eta urritzak diren, horra hor bat-batean topatu ditugun lilipek osatutako alfonbra-tapiz urreztatuak. Basoa zeharkatuz, Brianek Narcissus varduliensis hainbat ale-multzotara eraman gaitu: denak leku heze-hezeetan, errekatxo edo putzu ondoan.

Hegaztiak entzuteko (eta identifikatzen saiatzeko) uneak izan ditugu, jadanik txioka eta deika aztoratzen baitute basoa. Baita, usainduz eta ukituz, zohikatza eta zuhaitzetako goroldioa miresteko aukera ere; eta lehen tximeletak behatzekoa... Hitz batean, gure zentzumen guztiak gainezka jartzeko aukera.

Zer esanik ez, dastamenarena ere bai: mendian ahogozogarriz eta Legution agur-zurrutadaz!

Testua eta argazkiak: Begoña Zorrakin

Gu

Instituto Alavés de la Naturaleza-Arabako Natur Institutua (IAN-ANI) kultura- eta zientzia-elkartea da, irabazasmorik gabekoa; 1988an sortu zen legez (elkarteen erroldan: A/1287/88), 1973tik jadanik Agrupación para el Estudio y Protección de la Naturaleza en Álava (AEPNA) baldin bazegoen ere, horren aitzindari zuzena. 1997ko martxoan, gainera, gure elkarteak onura publikorako adierazpena jaso zuen.

Artxibategia

Bilatu

Cargando...