2011/06/08
HEGAZTI-KANTUAK IDENTIFIKATZEKO IKASTAROA
Maiatzaren 28an, larunbatean, egin zen ikastaro txiki hau: Aratz mendira igo ginen, hainbat habitat zeharkatuz, horietan bizi diren hegazti-espezie desberdinen ahotsak entzuteko erne.
Apaizgaitegian zen biltzeko ordua, goizeko 8etan. Handik hamairu laguneko talde bat Araiara abiatu ginen. Ajuriako lantegi zaharraren ondotik hasi ginen ibiltzen Altzania mendizerrako behealdeko aldapak estaltzen dituzten erkamezti zoragarrietan zehar. Zuhaitz zaharrengatik eta sastrakadia ongi garatutakoa izateagatik baso hauek hegazti-multzo benetan ugariari ematen diote babesa. Ugarienen artean daude txinbo kaskabeltzak, zozoak, txio iberiarrak eta lepazuriak, txepetxak eta txantxangorriak: beren kantuak eta apeuak edo erreklamuak bereizteko zertan fijatu behar garen azaltzeari goizaren zati on bat eman diogu. Aldatz gora, pagadian sartu ahala, espezie-kopurua jaisten da bat-batean: baso honetan -iluna eta ia sastrakadirik gabekoa- apenas entzuten da ezer txontak eta txantxangorriak baino.
Azkasaroiko kortaren zelaietan iristen gara lursail irekietara; bertan ageri zaizkigu mendiko larreetako lehen berezko espezieak: mendi-txirta, buztangorri iluna eta txoka arrunta. Edozein modutan ere, hamaiketakoa hartzeko ordua da eta Azkasaroiko iparraldeko muturrean dagoen cabaña del Tuerto ezagunaren hormetako itzalean horretara jartzen gara. Oraindik Aratzeko tontorrerainoko azken zatia falta zaigu, ia 300 metro gorago. Mendi-txirten kantuen eta belatxinga mokohorien apeuen notak atzealdean ditugula piskanaka egin dugu gora, tontorrerainoko azken maldetan: bertan mendi-tuntunen bikote bat ikusi dugu, baina alferrik bilatu dugu harkaitz zozo gorriaren alerik. Bi espezieak dira euskal mendien goi-puntetako biztanle tipikoak.
Tontorrean bazkaldu ondoren, igotako bidea ez errepikatzea erabaki dugu. Horren ordez, hegoekialderantz, Allarteko mendatera, jaitsi gara. Handik pista batek Zirauntza ibaitxoaren jaioleku den bazter bitxira eraman gaitu. Handik hurbil genituen autoak zain.
Araian garagardoa hartu dugu, mendiaren eta hegaztien egun politari bukaera emateko. 2008an saiatu ginen lehenengo aldiz: etengabeko euriak behartu gintuen Salburuara aldatzea. 2009an, berriz, haizeak, euriak eta lainoak cabaña del Tuerto-ren altueran gelditu gintuzten. Hegazti-kantuen ikastaroan Aratzeko tontorra zapaltzeko hirugarren saio honetan, ordea, helburua erdietsi dugu, eguraldi eta giro hobe ezinetan.
BEHATUTAKO ESPEZIEAK
ERKAMEZTIA ZENBAT ENTZUN-LEKU (gehienez 5)
Txinbo kaskabeltza 5
Txio lepazuria 4
Zozoa 4
Txonta arrunta 4
Txio iberiarra 2
Txantxangorria 2
Birigarro arrunta 2
Enara arrunta 1
Belabeltza 1
Belatz handia 1
Miru beltza 1
Arrano txikia 1
Txepetxa 1
Belatxinga mokogorria 1
Amilotx urdina 1
Garrapoa 1
Tuntun arrunta 1
PAGADIA ZENBAT ENTZUN-LEKU (gehienez 5)
Txantxangorria 3
Txonta arrunta 2
Pinu kaskabeltza 2
Amilotx mottoduna 1
Kaskabeltza 1
MENDI-LARREAK ETA -HARKAITZAK
(behatutako espezieak)
Sai arrea
Erroia
Sorbeltz arrunta
Belatxinga mokogorria
Mendi-tuntuna
Belatxinga mokohoria
Mendi-txirta
Txoka arrunta
Buztangorri iluna
Bestelako espezieak
Kuku arrunta
Erregetxo bekainzuria
Okil berde
Buztanluzea
Enara azpizuria
Basoetako gerri-txoria
Uda-txirta
Mokokerra
Testua: José Antonio Gainzarain
Argazkiak: Bego Silva, José Antonio Gainzarain

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Gu
Instituto Alavés de la Naturaleza-Arabako Natur Institutua (IAN-ANI) kultura- eta zientzia-elkartea da, irabazasmorik gabekoa; 1988an sortu zen legez (elkarteen erroldan: A/1287/88), 1973tik jadanik Agrupación para el Estudio y Protección de la Naturaleza en Álava (AEPNA) baldin bazegoen ere, horren aitzindari zuzena. 1997ko martxoan, gainera, gure elkarteak onura publikorako adierazpena jaso zuen.
Ikusiena
Estekak
Artxibategia
-
▼
2011
(23)
- ► octubre 2011 (3)
- ▼ junio 2011 (5)
- ► marzo 2011 (4)
-
►
2010
(22)
- ► diciembre 2010 (4)
- ► noviembre 2010 (2)
- ► junio 2010 (3)
-
►
2009
(28)
- ► octubre 2009 (4)
- ► septiembre 2009 (1)
- ► julio 2009 (1)
- ► junio 2009 (4)
- ► abril 2009 (2)
- ► marzo 2009 (5)
- ► enero 2009 (1)
-
►
2008
(36)
- ► diciembre 2008 (2)
- ► noviembre 2008 (4)
- ► octubre 2008 (2)
- ► septiembre 2008 (3)
- ► julio 2008 (4)
- ► junio 2008 (4)
- ► abril 2008 (1)
- ► marzo 2008 (4)
- ► febrero 2008 (3)
- ► enero 2008 (5)
-
►
2007
(31)
- ► diciembre 2007 (2)
- ► noviembre 2007 (5)
- ► octubre 2007 (1)
- ► septiembre 2007 (3)
- ► agosto 2007 (3)
- ► julio 2007 (4)
- ► junio 2007 (4)
- ► abril 2007 (2)
- ► marzo 2007 (5)

0 comentarios: