2011/09/07
Valverde-rekin, Pancorboko ugatzaren aztarnen bila
| Valverderen landa-kaierren eskuz egindako ilustrazioak: Pancorbo, 1954. |
Denboraren martxa geldiezina desagertarazten ari da XX. mendearen berrogeita hamargarren eta hirurogeigarren hamarkadetako bidegileak: hegaztizaleen eta zientzialarien ornitologia eraikitzen hasi ziren horiexek, gaurko etxadi handia bihurtu arte. Bernis-en, Sáez-Royuela-ren, Valverderen eta besteen ekarpenen balioa, gainera, hazten ari da gaur egun, ez moteltzen, urte horietan espeziek zituzten banaketa eta egoera jakin nahi ditugun neurrian. Lehengo egoera ezagutzeak poblazioen dinamika arautzen duten prozesuak ulertzea ahalbidetzen du: horrela, etorkizunari begira, aurreikuspen fidagarriak egin daitezke.
Diodan horrek guztiak badu balio berezia, orain Valverderen jatorrizko landa-kaierrak publikoan jarri direnean, Salamankako unibertsitatearean webgunearen bidez. (http://gredos.usal.es/jspui/handle/10366/3699). Interes nabarmeneko bestelako dokumentuen artean agertzen dira Valladoliden eta Donostiaren arteko 1954ko apirileko bidai batean zehar, Pancorbon geldiunea eginda, jasotako apunte naturzaleak. Bertan Valverdek aprobetxatu zuen topatzen zituen herriko, ehiztari edo abeltzainekin hitz egiteko eta handik hurbil dagoen Obarenes-en zenbait leku bisitatzeko. Eper grisa hogeita hamargarren hamarkadara arte bertan izandakoaren berri arras erabilgarria bada ere, Valverdek batez ere ordurako gainbeherakada nabarmenean zegoen ugatzean jarri zuen arreta. Kontua da Valverdek xehetasun handiz deskribatu zituela okupatuta zegoen habia eta bikoteak hezurrak hausteko erabiltzen zuen lekua, seguru asko Pirineoetatik kanpora azkenetarikoak. Horren krokisa eskuan genuela, 2010ean Fran Silván-ek eta nik neuk Obareneseko trokarte-multzora, Valverdek habia kokatu zuen lekura hain zuzen, bisita egin genuen, ugatzaren (edo Burgosen eta Araban esaten zen bezala “cascahués”aren) ekitaldien aztarnak bilatzeko asmoz. Hona gure fantasia: Picos Europan ornitologo kantauriarrek hamarkadetan erabili gabe izan diren habi zaharrak deskribatu dituzten bezala egitea. Gure kasuan, ordea, ez gara kapaz izan habi- edo janari-aztarnarik zuen kobazulorik edo erlaitzik aurkitzeko. Gaur gaurkoz, sai arreak dira harkaiztiok okupatzen duten bakarrak. Agian, horien ekitaldiek desagertarazi dute edozein aztarna probetxugarri.
![]() |
| Obareneseko trokartea: han kokatu zituen Valverdek, 1954an, ugatzaren habia eta hezurrak hausteko tokia. |
Labur esanda, pista hauek ez digute ezer ekarri, baina Valverderi eta besteri esker, beren esperientziak landa-kaierretara eta datuak txosten argitaratuetara pasatu zituztelako, Pirinioetan iraun duen eta ezagutzen dugun bizilekuz kanpo ugatzaren desagerpenaren kronologia eta arrazoiak findu ditzakegu. Eta, urte haietan pairatu zen jaitsierari buelta eman zaiola, ugatzak lur berriak kolonizatzeko aukerez aztertzen jarrai dezakegu. Halako itzulera, berezkoa edo lagundutakoa, Valverderi eta bere belauneko ornitologoei, baliabide gutxiko baina bokazioz eta kemenez beterik zeuden horiei guztiei, izugarri gustatuko litzaieke, seguru.
Testua eta argazkiak: José María Fernández
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Gu
Instituto Alavés de la Naturaleza-Arabako Natur Institutua (IAN-ANI) kultura- eta zientzia-elkartea da, irabazasmorik gabekoa; 1988an sortu zen legez (elkarteen erroldan: A/1287/88), 1973tik jadanik Agrupación para el Estudio y Protección de la Naturaleza en Álava (AEPNA) baldin bazegoen ere, horren aitzindari zuzena. 1997ko martxoan, gainera, gure elkarteak onura publikorako adierazpena jaso zuen.
Ikusiena
Estekak
Artxibategia
-
▼
2011
(23)
- ► octubre 2011 (3)
- ► junio 2011 (5)
- ► marzo 2011 (4)
-
►
2010
(22)
- ► diciembre 2010 (4)
- ► noviembre 2010 (2)
- ► junio 2010 (3)
-
►
2009
(28)
- ► octubre 2009 (4)
- ► septiembre 2009 (1)
- ► julio 2009 (1)
- ► junio 2009 (4)
- ► abril 2009 (2)
- ► marzo 2009 (5)
- ► enero 2009 (1)
-
►
2008
(36)
- ► diciembre 2008 (2)
- ► noviembre 2008 (4)
- ► octubre 2008 (2)
- ► septiembre 2008 (3)
- ► julio 2008 (4)
- ► junio 2008 (4)
- ► abril 2008 (1)
- ► marzo 2008 (4)
- ► febrero 2008 (3)
- ► enero 2008 (5)
-
►
2007
(31)
- ► diciembre 2007 (2)
- ► noviembre 2007 (5)
- ► octubre 2007 (1)
- ► septiembre 2007 (3)
- ► agosto 2007 (3)
- ► julio 2007 (4)
- ► junio 2007 (4)
- ► abril 2007 (2)
- ► marzo 2007 (5)


0 comentarios: