2011/10/20
Belartegi digitalaren IV. irteera 2011n.
Igandean, irailaren 25ean, Xavier de Arizaga belartegi digitalaren aurtengo azken irteeran 13 lagunok hartu genuen parte. Gure helburua zen Miranda de Ebro inguruan ur-landareak eta erruderalak ikusteko ibilaldi botanikoa egitea.
Lehendabizi, Argantzunen gelditu ginen, lainopean. Kafe bat hartu ondoren eta lainoa ez zela altxatzen ikusirik Zadorrako ertzera hurbildu ginen. Zeharkatu genuen ingurua zubitik eta errotara ura bideratzen zuen urtegitik hurbil zegoen. Lehendabiziko espezieak ibaiaren ertzean bertan determinatu genituen: Epilobium hirsutum, Galinsoga parviflora; gero urtegiaren plataformaren gainean jarraitu genuen: Ranunculus sceleratus, Veronica anagallis-aquatica…
Argantzun, oraindik hotzik eta lainopean, atzera utzirik, Miranda de Ebro ondoan dagoen Lacorzana urmaelera hurbildu ginen. Apur bat ibili ondoren, lekuz aldatzea erabaki genuen, hango hark ez baitzuen interes botaniko handirik eskaintzen. Arazoaz jabetu ahala, bertan helbide berri bat erabaki dugu, Montañana hain zuzen. Hemen etorri handiko Ebrok hainbat meandro eta urmael sortu ditu; eta legar-hobi baten hondeaketek hutsuneak eta bazter irauliak utzi dituzte. Autoak aparkatu orduko lainoa erabat desagertuta zegoen eta eguzkia ederra izan zen.
Inguru iraulietan hasi ginen bilatzen: bertan Centaurea melitensis topatu genuen, baita asma-belarra edo estramonioa Datura stramonium ere. Azken honen ezaugarri aluzinogenoak komentatu genituen.
Behar bezala, hots, uretarako botekin, prestaturik etorriak zirenak urmael batean sartu ahal izan ziren, bertan Cyperus eragrostis identifikatzera, besteok, oinak busti gabe, hitzaspertuari eta argazkilaritza-lanei emanak geunden bitartean.
Urmaelez urmael jarraitu genuen. Lertxuntxo handi bat (Egretta alba) pasatzen ikusi genuen. Hurrengo geldiunea azenarioak landuta egondako soro batean izan zen: besteak beste, bi Solanum espezie topatu dugu bertan: Solanum villosum Miller subsp. miniatum eta Solanum nigrum.
Eguzkiak jadanik jotzen zuen: botanikazale kementsu batzuek astro nagusiaren menpean lan egiten zuten bitartean, beste batzuek itzalpean iker zitekeen zerbait bilatzen zuten. Gosaria urrun zegoen jadanik eta bazkaltzeko lekua bilatzea egokitu zitzaigun: ibai ertzeko makaldia aukeratu genuen.
Indarberrituta eta beroari aurre eginez ibaiak sortutako urmaeletako batera hurbildu ginen. Haranzko bidean eguneko katalogoari Reseda undata L. subsp. undata erantsi genuen eta urmaelean eguneko izarra gure zain zegoen, lore horiak dituen eta uraren azalera estaltzen zuen landare karniboroa, Utricularia australis R. Br. hain zuzen. Argazkia ateratzea ez zen inola ere erraza: uretara sartu behar zen eta hondoaren lokatza ez zen batere erakargarria! Azkenean Pelloren argazki-makinaren aurrean amore eman zuen landareak eta belartegiko bilduman sartuta dago.
Azken geldiunea Ebroko beste meandro batean izan zen, Guinicio ondoan. Eguerdiko beroak pasa ondoren, tenperatura jadanik atsegina zen eta ibaia polit-ederra. Ez ziren, hala ere, denok paisaia gozatzera eman: Jose Ramonek ibaian sartuta jarraitu zuen argazkiak ateratzen (Polygonum batzuk, nik uste).
Egunari (eta beraz 2010-2011ko irteerei) bukaera eman genion Espejoko terrazatxo batean, garagardo artean hitzaspertuan, Gasteiza itzuli baino lehen.
Testua eta argazkiak: Teresa Ruiperez

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Gu
Instituto Alavés de la Naturaleza-Arabako Natur Institutua (IAN-ANI) kultura- eta zientzia-elkartea da, irabazasmorik gabekoa; 1988an sortu zen legez (elkarteen erroldan: A/1287/88), 1973tik jadanik Agrupación para el Estudio y Protección de la Naturaleza en Álava (AEPNA) baldin bazegoen ere, horren aitzindari zuzena. 1997ko martxoan, gainera, gure elkarteak onura publikorako adierazpena jaso zuen.
Ikusiena
Estekak
Artxibategia
-
▼
2011
(23)
- ▼ octubre 2011 (3)
- ► junio 2011 (5)
- ► marzo 2011 (4)
-
►
2010
(22)
- ► diciembre 2010 (4)
- ► noviembre 2010 (2)
- ► junio 2010 (3)
-
►
2009
(28)
- ► octubre 2009 (4)
- ► septiembre 2009 (1)
- ► julio 2009 (1)
- ► junio 2009 (4)
- ► abril 2009 (2)
- ► marzo 2009 (5)
- ► enero 2009 (1)
-
►
2008
(36)
- ► diciembre 2008 (2)
- ► noviembre 2008 (4)
- ► octubre 2008 (2)
- ► septiembre 2008 (3)
- ► julio 2008 (4)
- ► junio 2008 (4)
- ► abril 2008 (1)
- ► marzo 2008 (4)
- ► febrero 2008 (3)
- ► enero 2008 (5)
-
►
2007
(31)
- ► diciembre 2007 (2)
- ► noviembre 2007 (5)
- ► octubre 2007 (1)
- ► septiembre 2007 (3)
- ► agosto 2007 (3)
- ► julio 2007 (4)
- ► junio 2007 (4)
- ► abril 2007 (2)
- ► marzo 2007 (5)

0 comentarios: